Oxidazio-estresa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Oxigenoa erabiltzen duten erreakzio metabolikoen ondorioz sortzen da oxidazio-estresa, eta oxidazioaren aldeko eta oxidazioaren aurkako elementuen arteko orekaren alterazio gisa definitu izan da.

Zelulek orekan izaten dute oxidazioaren aldeko/aurkako sistema, zeinak ohiko metabolismo aerobikoan oxidatzaileak etengabe sortu eta destoxifikatzen baititu. Baina oxidazio-elementu gehiago agertzen direnean, oxidazioaren aldeko sistemak gainditu egiten du oxidazioaren aurkakoa, eta oxidazio-kalteak agertzen dira lipidoetan, proteinetan, karbohidratoetan eta azido nukleikoetan; hala, azken muturrean, zelulak hil egiten dira.


Tabakoak, poluzioak, gantz askoko dietek eta zenbait tratamenduk —hala nola kimioterapiak— areagotzen dute oxidazio-egoera, baita zahartzeak eta ohiko zenbait gaixotasunek ere, hala nola 2 motako diabetesak eta gaixotasun kardiobaskularrek. Oxidazioaren aldeko elementu horiek oxidatzaileen eta erradikal askeen gehiegizko maila bat eragiten dute, eta horiek oso kaltegarriak dira osasunerako. Bizimodu osasungarriak eta fruta eta barazki askoko dieta batek bermatzen dute antioxidatzaileen hornikuntza egokia izango dela orekari eusteko eta, hala, oxidazio-estresa saihesteko.


Erreferentziak


Jones DP (2006) Redefining oxidative stress. Antioxid Redox Signal, 8 (9-10), 1865-79.

Du Z et al. (2012) A long-term high-fat diet increases oxidative stress, mitochondrial damage and apoptosis in the inner ear of D-galactose-induced aging rats. Hear Res.; 287(1-2):15-24. doi: 10.1016/j.heares.2012.04.012.