Nutrizioa
Jump to navigation
Jump to search
Gure organismoak janariak dituen elikagaiak hartu, transformatu eta erabiltzen dituen prozesu-multzoa da nutrizioa. Organismoak elikagai horiek behar ditu behar bezala garatzeko. Elikadura ez bezala, nahi gabe gauzatzen den egintza da, eta jakien digestioa, jakiak xurgatzea nahiz elikagaiak gure gorputzeko organoetara garraiatzea bezalako prozesuen menpe dago.