Nutriente esentzialak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Nutriente esentzialak dira bizitzeko ezinbestekoak izan eta giza gorputzak sintetizatu ezin dituenak. Horrenbestez, haien zati handi bat dietatik hartu behar da. Ez dira soilik bitaminak eta mineralak; hainbat aminoazido eta zenbait gantz-azido ere sartzen dira multzo horretan.


Bestalde, badira beste nutriente batzuk, konposatu erdiesentzial edo esentzial baldintzatu izenekoak, organismoan sintetiza daitezkeenak (hesteetako mikroorganismoen ekarpena kontuan hartuta), baina zenbait egoeratarako kantitate txikiegitan sintetizatzen direnak (hazkundea, haurdunaldia, edoskitzaroa, eta abar). Multzo horretakoak dira zenbait aminoazido eta base puriko, besteak beste.


Erreferentziak


Gil A (2010). Tratado de Nutrición: Bases Fisiológicas y bioquímicas de la nutrición. Ed Médica Panamaericana.