Kolera
Jump to navigation
Jump to search
Vibrio Cholerae bakterioak eragiten duen gaixotasun akutua da kolera, eta batez ere gizakien heste-traktuari eragiten dio. Gaixotasuna elikagaien edo pertsona gaixotuen gorozkiek kutsatutako uren bidez kutsatzen da.
Kutsadura, oro har, onbera da, baina larria izatera irits daiteke. Kasu larrienetako sintomak dira beherako urtsua, gorakoa eta hankak sorgortzea. Kasu horietan, gorputzeko isuriak berehala kanporatzen dira eta deshidratazioa eta ahulezia antzematen dira.
Gaixotasuna izurri bihur daiteke osasun-baldintza eskaseko lurraldeetan.