Izurriteen agerraldia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gaixotasunaren agerraldia dagoela esan daiteke gaixotasun beraren bi kasu edo gehiago agertzen badira eta euren artean lotura badago denborari, lekuari eta pertsonari dagokienez. Halaber, agerraldi bat dagoela esan daiteke oro har ohi baino askoz ere kasu gehiago atzematen badira.

Beste esanahi batzuk honako hauekin lotuta daude:

  • Gaixotasun, arazo edo osasunerako arriskuren bat agertzea ordura arte horrelakorik izan ez duen eremuren batean.
  • Intoxikazio kolektibo akutuaren edozein prozesu garrantzitsu gertatzea, istripu bati, manipulaziori edo kontsumoari egotzi ahal zaiona.