Giardia lamblia
Jump to navigation
Jump to search
Parasito protozooa da. Pertsonen zein animalien digestio-traktuan atzeman daiteke, eta giardiasia edo lanbliasia izeneko gaixotasuna eragiten du. Parasitoa hesteetako biloei eutsita bizi eta ugaltzen da. Sintomak oso arinak izan daitezke (ia sintomarik eza), baina baita larriak ere (gaizki xurgatzearen sindromea). Giardiasia edo lanbliasia kasuetan honako sintoma hauek atzematen dira: beherako urtsuak, sabeleko mina eta meteorismoa. Parasitoa, kiste baten moduan, gorozkien bidez barreiatzen da, ura kutsatzen du, eta ur horrek gizakiak eta animaliak. Giardiaren presentzia higiene eta baliabide ezarekin lotzen da. Giardiasia gaixotasun endemikoa da garatzen ari diren herrialde ugaritan.