Entzimak
Jump to navigation
Jump to search
Izaki bizidunetan gertatzen diren erreakzio biokimikoak eragiten dituzten proteinak dira entzimak. Espezifikotasun handiko (substratu jakin bati lotzen zaizkio, modu espezifikoan) eta balio katalitiko handiko (prozesu biokimikoak bizkortzeko ahalmen handia dute) biomolekulak dira.
Funtzio ugari dituzte. Hona hemen batzuk:
Seinale-transdukzioa
Mugimendu-produkzioa, hala nola miosinaren kasuan, muskulu-uzkurdura sortzen baitu
Molekulen garraio aktiboa
Argi ekoizpena ipurtargietan
Zelula-infekzioa birusen kasuan
Molekula handiak, almidoia edo proteinak, xurgatu ahal izateko beste txikiago batzuetan degrada ditzaketen digestio-entzimak.
Erreferentziak
Lehninger. Principios de Bioquímica. D.L. Nelson, MM.Cox. Ediciones Omega S:A