Bigarren mailako laktosarekiko intolerantzia
Jump to navigation
Jump to search
Bigarren mailako laktosarekiko intolerantzia edo hartutako intolerantzia hesteetako laktasa entzimaren urritasun iragankorrak eragiten du, eta haren kausa izan daitezke entzimaren jarduera murrizten duten askotariko patologiak (malnutrizioa, gastroenteritisak, gaixotasun zeliakoa eta abar) edo egoerak (zenbait farmakoren kontsumoa, hala nola antibiotikoena edo antiinflamatorio ez-esteroideoena). Intolerantziak irauten duen bitartean, gomendatzen da laktosa dietatik kentzea; hau da, esne arrunta laktosarik gabeko esnearekin ordeztea.
Erreferentziak
Hernández Rodríguez M. Alimentación Infantil. Ed. Díaz de Santos, 3ª edición, Madrid, 2001.
Bueno M, Sarría A, Pérez-Gonnzález JM. Nutrición en pediatría. Ed Ergón, 2ª edición, 2003.