Beta-karotenoa:
Jump to navigation
Jump to search
A bitaminaren aitzindari bat da, barazki gorri, hori eta berdeetan izaten dena. Heste meharrean A bitamina bihurtzen da, eta erretinol gisa pilatzen da gibelean.
Antioxidatzaile-funtzioa du, erradikal askeen —gure gorputzeko zelulak endekatzen dituzten konposatu ezegonkorren— jarduera saihesten baitu.
Erreferentzia
Wilhelm Stahl & Helmut Sies. β-Carotene and other carotenoids in protection from sunlight. Am J Clin Nutr 2012;96:1179S–84S.