Elikaduraren segurtasuna
FAOk 1996an egindako adierazpen batean honako hau ezarri zuen: “Elikaduraren segurtasuna dago baldin eta pertsona guztiek badute, uneoro, aukera fisikoa, soziala eta ekonomikoa behar besteko elikagai ez kaltegarri eta nutritiboak eskuratzeko, euren elikadura-beharrizanak eta elikagaiei dagozkien lehentasunak asetzeko bizimodu aktiboa eta osasungarria edukitzearren”.
Europan gaur egun elikaduraren segurtasunaren inguruan dagoen politikak, elikagaien kaltegabetasuna eta higienea jasotzeaz gain, bestelako esparru batzuk ere aintzat hartzen ditu, elikakatean eragina daukatenak. Honako hauek dira horietako batzuk: nutrizioa, etiketatzea eta trazabilitatea, animalien elikadura eta osasunaren babesa, animalien ongizatea, landareen osasuna eta ingurumena.
Web – Elikaduraren segurtasuna - DGSANCO
Web orri ofiziala – Osasun eta kontsumo Saila.EJ
Web orri ofiziala – BIZKAIA FA
Web orri ofiziala – GIPUZKOA FA
Web orri ofiziala – BILBO UDAL.
Web orri ofiziala – DONOSTIA UDAL.
Web orri ofiziala – GASTEIZ UDAL.