Balio-bizitza
Elikagai baten balio-bizitza da ekoizten denetik iraungitzen den arte edo gomendatutako azken kontsumo-egunera artea igarotzen den denbora-tartea; hau da, elikagaiak kalitate-parametro jakin batzuk mantentzen dituen aldia. Kalitate kontzeptuak hauek biltzen ditu: alderdi organoleptikoak, zentzumenei lotuak —zaporea eta usaina, adibidez—, nutrizionalak —hala nola nutriente-edukia— eta higieniko-sanitarioak —zuzenean erlazionatuak elikagaien segurtasun-mailarekin—.
Alderdi horiek prozesu narriadura-eragileei egiten diete erreferentzia: fisikoak, kimikoak eta mikrobiologikoak. Hala, kalitate-parametroren bat onargarria ez den unean amaitzen da produktuaren balio-bizitza.
Gaur egun, nahitaezkoa da elikadura-produktuetan datak jartzea, 1334/1999 Errege Dekretuaren arabera.
Erreferentziak