B6 bitamina
Piridoxina bitamina hidrodisolbagarri bat da; erraietan, txerrikian, arrainetan, arrautzetan zerealetan eta lekaleetan aurkitzen da.
Egunean 1,8 mg B6 bitamina hartzea gomendatzen da gizonezkoen kasuan, eta 1,6 mg emakumeen kasuan. B6 bitaminaren eskasiak goragalea eta gorakoa,beherakoa, anemia sideroblastikoa, ahulezia, dermatitis seborreiko nasolaterala, glositisa, aho-mukosaren narritadura eta depresioa eragiten ditu. Alkoholikoetan, ahotiko antisorgailuak hartzen dituzten emakumeetan, isoniazidarekin tratatutako paziente tuberkulosidunetan, penizilinarekin tratatutako pazienteetan, estresa duten pertsonetan eta Cushing-en sindromea dutenetan agertzen da.
Erreferentziak
Rodriguez, V.M. & Simon E. (2008). Bases de la Alimentación Humana ed. Netbiblo S.L.
Mahan, L. K. & Escott-Stump, S. (1998). Nutrición y Dietoterapia de Krause (9na. ed.) McGraw-Hill Interamericana