Adipozitoa
Ehun adiposoko zelula tipikoa, preadipozito batetik sortzen dena heltze-prozesu baten bidez. Hala, adipozitoak behar dituen erremintak eskuratzen ditu (entzimak), triglizeridoak biltegiratzeko eta garrantzi handiko beste molekula batzuk ekoizteko (adipokinak). Forma esferikoko zelulak dira, 10 eta 200 mikrometro bitarteko tamainakoak.
Organismoan bi ehun adiposo gantz-ehun? mota daudenez, bi adipozito mota daude: zuriak eta marroiak. Adipozito zuriek lipido kantitate handia dute, eta zelularik gehiena hartzen dute. Adipozito hau/horien funtzio nagusia da gantza biltegiratzea eta adipokinak ekoiztea. Adipozito marroiek mitokondria ugari dute, eta horrek ematen die kolore marroia. Haien funtzio nagusia beroa sortzea da. Gizakietan, jaioberrietan eta haur txikietan salbu, ez da izaten ehun adiposo marroiaren metaketa zehazturik.
Erreferentzia
Obesidad. M. Foz y X. Formiguera. Ed. Harcourt Brace. Barcelona, 1998.