Xantinak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Xantinak purinetatik eratorritako konposatu organikoen multzo bat dira. Euren produktu metilatuek interes farmakologikoa dute: Teofilina (1,3 dimetil xantina), kafeina (1,3,7 trimetil xatina) eta Teobromina (3,7 dimetil xantina).

Hirurak dira, geografia aldetik, leku askotan hazten diren landareetako alkaloideak. Honako hauetan aurki daitezke: tea (Thea sinensis), kakaoa (Theobroma cacao), kafea (Coffea arabica) eta kola (Cola acuminata). Hain zuzen, horietatik ateratzen dira, gutxienez, munduko biztanleriaren erdiak kontsumitzen dituen edari eta infusioak.

Aipatutako edariek (guztiak ere xantinadunak) mendetasuna sor dezakete. Gainera, xantinek ondorio estimulatzaile indartsuak eragin ditzakete nerbio sistema zentralean eta sistema kardiobaskularrean.