Wikia-Elika:Erantzukizunen mugaketa orokorra

Wikia-Elikatik
Admin (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:10, 8 azaroa 2011
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

1. Helburua eta onespena

Dokumentu honen bidez, wikia.elika.eus web gunea erabiltzeko baldintza orokorrak arautu nahi ditugu.

wikia.elika.eus web guneko edukia edota zerbitzuak erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela Erabilera-Baldintza orokorretan aipatzen diren lege-ohar guzti-guztiak, inolako salbuespenik egin gabe. Eta baldintza horiek aldatu egin ahal dira.

Legeekin bat etorrita, asmo onez, eta ordena publikoarekin, trafiko-erabilerekin eta hemen aipatuko ditugun erabilera-baldintzekin ados egonda, web gunea era egokian erabiltzeko konpromisoa hartuko du erabiltzaileak. Obligazioak bete ezik, eta kalte-galerak sortuz gero, erabiltzaileak erantzun egin behar izango du wikia.elika.eus web gunearen aurrean, bai eta hirugarrenen aurrean ere.


2. Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak

Web gunean edonon sar daiteke, eta berorren zerbitzuak doakoak izango dira. Hala ere, wiki.elika.eus web gunetik mugatu ahal izango dugu hainbat zerbitzu erabiltzea, horretarako galdetegi zehatz bat betetzen ez bada. Galdetegi hori betetzean, erabiltzaileak ziurtatu egin beharko du erakundeari eskainiko dizkion datuak benetakoak izango direla eta eguneratuta egongo direla. Halaber, erabiltzaileak erantzukizun osoa izango du bertan adierazten duena faltsua edo gezurra balitz.

Era berean, edukiak eta zerbitzuak ondo erabiliko dituen konpromisoa hartuko du erabiltzaileak. Horrekin batera, debekatuta egon edo legez kanpokoak izan daitezkeen ekintzetan parte hartuko ez duelako konpromisoa ere hartuko du; hau da, ziurtatu beharko du wikia.elika.eus web gunearen, wikia.elika.eus web gunean parte hartzen duten administrazio publikoen edo hirugarrenen eskubideak ez dituela urratuko horrelako ekintzekin.

Bereziki eta ekintzak aipatzearren (ez mugatzearren) hurrengo ekintzetan parte ez hartzeko konpromisoa hartuko du erabiltzaileak:


  • a) Web gunearen, web gunean parte hartzen duten administrazio publikoen edo hirugarrenen dokumentu elektronikoak hondatzea, aldatzea, gauzaeztantzea edo kaltetzea.
  • b) Baliabide informatikoez baliaturik, beste erabiltzaile batzuk web gunean sar daitezela edo zerbitzuak erabil ditzatela oztopatzea; zehatzago esanda, wikia.elika.eus web guneak eskaintzen dituen zerbitzuak oztopatzea. Halaber, sistema horiek hondatu, eten edo bertan akatsak sortu ahal dituzten ekintzak debekatuta egongo dira.
  • c) Posta elektronikoaren bidezko mezuak edo SMSak masiboki bidaltzea; edo hartzailearen baimenik gabe, merkataritza zein publizitate helburuak dituzten mezuak erabiltzea.
  • d) Beste erabiltzaile batzuen mezu elektronikoak geldiarazten, irakurtzen, ezabatzen, kopiatzen edo eraldatzen saiatzea.
  • e) Sistema erabiltzea wikia.elika.eus web gunearen, administrazio publikoen edo hirugarrenen sistema informatikoetako gune debekatuetan sartzeko asmoz edota informazioa lortzeko asmoz.
  • f) Sisteman, erabiltzaile baten pribilegio-maila areagotzen saiatzea.
  • g) Edozein bitarteko erabilita ere, programak, birusak, makroak, appletsak, controls ActiveXak sartzea edo wikia.elika.eus web gunearen, beste erabiltzaile batzuen, administrazio publikoen edo hirugarrenen sistema informatikoak kaltetu ahal dituzten beste edozein gailu logiko edo karakter-sekuentzia sartzea.
  • h) Erabiltzaile baten, administrazio publikoen edo hirugarrenen identitatea ordezkatzea.
  • i) Web gunearen edo berorren zerbitzuen bidez, delituzko edo difamaziozko ekintzak, ekintza lizunak, iraingarriak edo, oro har, legearen zein moralaren kontrako ekintzak aurrera eramatea edo sustatzea.
  • j) Web gunearen edo berorren zerbitzuak erabilita edo beste moduren batez baliaturik, ekintza edo ideia baztertzaileak aurrera eramatea edo sustatzea arraza, sexu, ideologia, erlijio edo sinismen arrazoiak direla medio.
  • k) Delituzko, biolentziazko, pornografiazko, iraingarriak izan daitezkeen, edo, oro har, legearen zein moralaren kontrako produktuak, elementuak, mezuak edo zerbitzuak sarean sartzea, edonoren esku jartzea edo erabiltzea baimentzea.
  • l) wikia.elika.eus web gunearen, administrazio publikoen edo hirugarrenen industria jabetzaren eskubideak edo jabetza intelektualaren eskubideak urratzea.
  • m) Hirugarrenen informazio-konfidentzialtasuna edo enpresa-sekretuak ez errespetatzea.
  • n) Legean jasota dauden oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoa ez errespetatzea.


Web gunearen eduki guztiak (testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, diseinu grafikoa, iturburuak, markak, merkataritzako izenak edo edozein bereizgarri) jabetza intelektualaren eskubideak babestuta egongo dira. Beraz, erabiltzaileak eskubide horiek izango ditu, betiere web gunea era egokian erabiltzeko badira, beste ezertarako ez, ordea.

Hau da, web gunean sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikusi ahal izango dituzte, eta, nahi izanez gero, baimendutako kopiak egin ahal izango dituzte; baina betiere kopiatutakoa hirugarren bati ematen ez dioten bitartean, edo sareei konektaturik dauden zerbitzarietan instalatzen ez badituzte, edo inolako etekinik lortzeko erabiltzen ez badituzte.

Ustiapen-eskubideen jabeak baimendu ezik, ezin izango da bertan dagoen edukirik banatu, aldatu, eman edo publikoki jakinarazi, ez eta beste edozein ekintza aurrera eraman ere.

Web gunean hiperesteka bat jartzeak ez du esan nahi wikia.elika.eus web gunearen eta estekaren jabearen artean inolako harremanik dagoenik. Era berean, ez du esan nahi wikia.elika.eus web guneak ezarri, onartu edo baimendu egiten dituenik web gune horretan agertzen diren eduki edo zerbitzuak. Hiperesteka jarri nahi duten pertsonek ziur egon beharko dute erabiltzaileak web gunearen hasiera-orrian (home-page) baino ezin izango direla sartu. Era berean, pertsona horiek ezin izango dute adierazpen faltsurik, okerrik edo akastunik egin marken, merkataritzako izenen eta bereizgarrien gainean; eta ezin izango dute legez kontrako, ohitura egokien eta ordena publikoaren kontrako edukirik bertan jaso.


3. Kanpo gelditzen diren berme eta erantzukizunak


Web gune honetako edukiek izaera orokorra dute, eta informazioa eskaintzea dute helburu. Ondorioz, ezin izango dugu ziurtatu zerbitzu guztiak erabiltzea posible izango dela, ez eta zerbitzu horiek guztiz zehatzak, zuzenak, legezkoak edo eguneratuak izango direla ere. Era berean, ezin izango dugu ziurtatu edukiok egokiak izango direla edo helburu zehatz baterako erabili ahal izango direla. Ordenamendu juridikoak baimendu ahal duen esparruraino, wikia.elika.eus web guneak ez du inolako erantzunik izango hurrengo kalte-galeren aurrean:


  1. Web gunean sartu ezin bada edo edukiak guztiz benetakoak, zehatzak, zuzenak edota eguneratuak ez badira. Era berean, transmititu, barreiatu, bildu, eskura eman edo web gunearen zein berorren zerbitzuen bidez lortutako edukietan oker edo akatsik badago.
  2. Edukietan birusik edo bestelako elementu kaltegarririk badago eta sistema informatiko, dokumentu elektroniko edo erabiltzaileen datuak kaltetu ahal badituzte.
  3. Web gunea era egokian ez erabiltzeagatik legerik ez errespetatzea edo asmo onez ez jokatzea edota ordena publikoa, trafiko-erabilera eta aipatutako erabilera-baldintzekin bat ez etortzea. Zehatzago esanda, eta, adibide bat ematearren, wikia.elika.eus web guneak ez du erantzukizunik izango hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak eta industria jabetzaren eskubideak urratzen badira. Halaber, ez du erantzukizunik hartuko enpresa-sekretuak, ohorerako eskubideak, norbere eta familiaren intimitatea izateko eskubideak eta norberaren irudia izateko eskubideak urratzen badira, edota bidegabeko lehia eta zilegizkoa ez den publizitatea web gunean agertzen bada.


Era berean, wikia.elika.eus web guneak ez du erantzukizunik izango web gunetik kanpo ager daitekeen informazioaren gainean edo gure webmasterrak kudeatzen ez duen informazioaren gainean. Web gunean agertzen diren linkek erabiltzaileari informazioa eskaintzea dute helburu; link horiei esker, erabiltzaileak informazio-iturri zehatzagoak izan eta informazio gehiago lortu ahal izango du. wikia.elika.eus web guneak ezin izango du bermatu eta ez du erantzukizunik hartuko link horien funtzionamenduaz edo sartzeko bideaz. Orobat, ez du iradokiko, gomendatuko edo gonbidatuko link horietan sartzera; beraz, ez du erantzukizunik hartuko berorren ondorioez.


4. Pribatutasun politika


Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan adierazitakoa betez, wikia.elika.eus web guneak jakinarazi nahi du zerbitzuetan izena ematean jasotzen diren datu pertsonalak fitxategi batean gordeko direla, eta erantzukizuna izango duela horren gainean. Posta elektronikoa erabiliz (berri@elika.eus) eta, Datu Pertsonalak babesteko Lege Organikoak arautzen dituen edukiei eta baldintzei jarraiki, erabiltzaileek eskubidea izango dute datuetara iristeko, datuok zuzentzeko, indarrik gabe uzteko eta datuen aurka egiteko. Azken hau aurrera eraman ahal izateko, nortasun agiriaren fotokopia aurkeztu beharko du erabiltzaileak hurrengo helbidean: Granja Modelo z/g. 01192. Arkaute – Araba.


Datu pertsonalak eskatzean hurrengo helburuak izango ditugu:

  • Atarira sartzen diren erabiltzaileak erregistratzea.
  • Atarian erregistratutako erabiltzaileei zerbitzuak eskaintzea. Horretarako, erabiltzailearen izena eta pasahitza ezinbestekoak izango dira.
  • Informazioa tratatzea zerbitzuko kudeaketa eta kalitate adierazleak lortzeko; betiere, helburu hori lortze aldera, datu disoziaturik erabiltzen ez badira.
  • Erabiltzaileari wikia.elika.eus web guneko berrikuntzen berri ematea, bai eta interesgarriak izan daitezkeen albisteen berri ematea ere.
  • wikia.elika.eus web gunetik datu pertsonalak babesteko konpromisoa hartuko dugu, eta datu horiek konfidentzialtasun osoz zainduko ditugu.


wikia.elika.eus web guneak cookie-ak erabili ahal izango ditu zerbitzuak eskaintzen dituen bitartean. Cookieak informazio pertsonalerako fitxategi fisikoak dira, eta erabiltzailearen ordenagailuan daude. Cookie izaera duten artxibategirik sor ez dadin, nabigatzeko programa konfiguratzeko aukera izango du erabiltzaileak. Halaber, horrelakoak sortu ahal direla ohartarazteko aukera ere izango du erabiltzaileak.

Gureak ez diren loturen bidez, erabiltzaileak erabakiko balu web gunetik irtetea, wikia.elika.eus web guneak ez luke erantzukizunik hartuko web gune horien pribatutasun politikez, ez eta erabiltzailearen ordenagailuan pila daitezkeen cookiez ere.

Posta elektronikoari dagokionez, erabiltzaileak eskatutako informazioa baino ez diogu helaraziko. Posta elektronikoaren bidez mezurik jaso nahi ez badu, erabiltzaileak aukera izango du eskubide horri eta mezu horiei uko egiteko. Horretarako, 34/2002 Legearen III. Tituluaren 22. artikulua hartuko da kontuan: Informazio Gizartearentzako eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuak (LSSICE) eskaintzen dituena.


5. Nola jokatu legez kanpoko ekintzen aurrean


Erabiltzaileren batek edo hirugarren batek uste badu web guneko edo berorren bidez lortu ahal diren edukiak edota edozein ekintza legez kanpokoak direla wikia.elika.eus web gunean jakinarazi beharko du. Horretarako, behar bezala identifikatu, balizko arau-hausteak adierazi eta jakinarazpen horretan adierazitakoa zehatza dela aitortu beharko du bere ardurapean.


6. Argitalpenak

Web gunearen bidez lortu ahal den informazio administratiboak ez du ordezkatuko legeen, arauen, planen, xedapen orokorren eta ekintzen publizitate legala (administrazio publikoetako aldizkari ofizialetan era formalean argitaratzen direnak, alegia). Izan ere, administrazio publikoetako aldizkari ofizialek baino ezin dute fede eman edukien autentikotasunez. Web gunean lortu ahal den informazioa gidatzat baino ez da hartuko, hau da, ez du legezko baliorik izango.


7. Jakinarazpenak

Erabiltzaileen eta wikia.elika.eus web gunearen arteko jakinarazpenak (posta arruntaren, posta elektronikoaren edo telefonoaren bidez izanez gero) ez dira eraginkortzat joko xede guztietarako. Erabiltzaileek wikia.elika.eus web gunera jo ahal izango dute hurrengo bitartekoak erabiliz:


a) Posta arrunta: Granja Modelo z/g. 01192. Arkaute – Araba
b) Telefonoa: 945-122178
c) Posta elektronikoa: [mailto: berri@elika.eus berri@elika.eus]