Trikinosia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Trikinosia Trichinella izeneko nematodoaren (zizare biribila) larbekin izurritutako okelak jaten direnean sortzen den gaixotasuna da.

Okel gordina edo gaizki kuzinatutakoa jatean sortzen da, sarri okela txerri edo basurdeena denean eta Trichinella daukanean. Trichinellaren kisteak gai dira gazitzea, ketzea eta sikatzea bezalako prozesuak jasateko.

Honako hauek dira Trichinellak kutsatutako pertsonen sintoma nagusiak: sabeleko mina, goragalea, gorakoa, beherakoa, edema betazaletan, mina begietan eta fotofobia, mina muskuluetan, egarria, izerdia, hotzikarak, ahulezia, makaltasuna eta sukarra.


Erreferentziak


Infograma Kontsumitzailea - Trichinella - ELIKA

Fitxa – Trikinelosia – OIE