Triglizeridoak elikadura gantza eta olioetako lipido ugarienak dira. Gaur egun ematen zaien izendapen kimikoa triazilglizerol edo traizilglizerido da.
Izaki bizidunetan, triglizeridoek funtzio garrantzitsua dute metabolismoan, energia biltegiratzeko funtsezko substantzia gisa; izan ere, 9 kcal/g-ko energia-balioa dute, eta karbohidratoek eta proteinek, berriz, 4 kcal/g-koa baino ez. Bestalde, triglizeridoak isolatzaile termiko onak dira (larruazalpeko gantz-ehunetan pilatzen dira), eta babes mekanikoa ematen diete zenbait organori kolpeetatik babesteko.
Erreferentzia
Mataix J y Sánchez de Medina F, 2009. Lípidos. En: "Nutrición y alimentación humana. Tomo I Nutrientes y alimentos" 2ª edición. Editor J. Mataix. Ed. Ergon, Madrid (España).