Tetradotoxina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Itsasoko biotoxina da, eta triku-arrainen (tetraodontiformeak) eta puxika-arrainen (tretraodontidoak) gonadetan, gibelean edo azalean aurki daiteke. Arrain horien erraiek neurotoxina bortitzak dituzte: terodotoxina eta fugutoxina. Arrain horiek Japonian jaten dituzte, eta zenbaitetan, gaizki kuzinatzearen ondorioz (toxina eduki dezaketen organoak sartzea, hala nola, gibela, obarioak, azala eta barrabilak), oso intoxikazio larria eragiten dute; izan ere, toxina horren oso dosi txikia behar da heriotza eragiteko, eta hilkortasuna oso handia da.