Sulfitoak

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Sulfitoak sufrearen eratorriak dira eta elikagaiak kontserbatzeko gehigarri gisa erabiltzen dira.

Sulfitoak, batik bat, honako hauek kontserbatzeko erabiltzen dira:

  • Mahats-zukuak, muztioak eta ardoak, sagardoa eta ozpina.
  • Ziapea eta fruta eratorriak.
  • Barazki-kontserbak eta itsaskiak; izan ere, jarduera antioxidatzailea dutenez, eragotzi egiten dute entzimak direla eta elikagai horiek iluntzea.

Ardoak berez izaten ditu sulfitoak, baina oso maila baxuan. Hala ere, gehiago eransten zaizkio hobeto kontserbatzeko. Mendeak dira hori egiten dela, eta helburua da bakterioak eta lizunak eragoztea, ardoa ez herdoiltzea eta aromari eta freskotasunari eustea. Horrela, ardoaren kalitatea bermatzen da. Ardoari sulfito gehiegi eransten badiogu, txartu egiten da ardoaren kalitatea; izan ere, galdu egiten du kolorea, usain garratza hartzen du eta aldatu egiten du bere zaporea.

Kontsumitzailea – Sulfitoak - ELIKA

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago