Sudan (koloratzailea)

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Sudan koloratzaile gorrixka da, pinturak, disolbagarriak, oinetakoetarako betuna eta argizariak tindatzeko baliatzen dena.

Koloratzaile lipodisolbagarri hau genotoxikoa eta kantzerigenoa da ugaztunentzat, eta elikadurarekin zerikusirik ez duten industria-prozesuetan besterik ez dago baimenduta. IARC erakundearen arabera, “III. mota”-ko kartzinogenoa da, material genetikoa kaltetzeko duen ahalmena dela eta. Hori erakutsi dute animaliekin laborategietan egindako saiakerek.

Europar Batasunean debekatuta dago elikagai-gehigarri gisa erabiltzea 1995az geroztik.