Substantzia perfluoroalkilatuak

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Substantzia perfluoroalkilatuak (PFAS) konposatu alifatikoak dira, oso fluoratuta daudenak eta egonkortasun termiko eta kimiko handia dutenak. PFASak duela hainbat hamarkada erabiltzen dira aplikazio industrial eta kimikoetan: ehungintzan ehunak blaitzeko agenteen laguntzaile teknologikoak, alfonbrak, papera, bilgarriak, altzariak, zapatak, garbiketa-produktuak, pintura eta bernizak, argizariak, zoruak leuntzeko agenteak, suteak amatatzeko likidoak, argazki-papera eta intsektizidak. PFAS jakin batzuk maiz erabili izanak ingurumenean oro har oso zabalduta egotea ekarri du, eta gizakiei ere eragiten die. Perfluorooktanoaren Azido Sulfonikoa (PFOS) eta Azido Perfluorooktanoikoa (PFOA) dira PFAS ezagunenak.

PFASek osasun publikoan arazoak sor zitzaketela atzeman zen zenbait azterlanek adierazi ondoren PFOSak eta PFOAk ondorio kaltegarriak zituztela esperimentazio-animalien osasunean. Ondorio toxikoak honako hauekin lotu ziren: hepatotoxikotasuna, garapenaren toxikotasuna, toxikotasun neurokonduktuala, immunotoxikotasuna, ugaltze-toxikotasuna, biriketako toxikotasuna, ondoreak hormonetan eta potentzial genotoxiko eta kantzerigeno ahula.

Elikagai bidezko esposizioa iradoki da PFASen aurreko esposizio-bide nagusi gisa gizakien artean. Arrain eta mariskoak dira esposizio horri ekarpen handiena egin diezaioketen elikagaiak.

EFSAren artikulua

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago