RASFF
Jump to navigation
Jump to search
Elikagai eta Pentsuentzako Alerta Azkarren Sistema (RASFF dira bere ingelesezko siglak) sare informatikoa daukan sistema da, eta Europar Batasuneko elikagaien eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintari eskudunek erabiltzen dute, informazioa elkarri emateko arrisku bat atzeman ondoren hartu beharreko neurriei buruz. Informazio-trukeak ahalbidetu egiten die herrialde kideei atzerapenik gabe eta modu koordinatuan jardutea, kutsatutako elikagairen bat edo pentsuren bat Osasun publikoarentzat arriskutsua izan daitekeela antzematen dutenean.