Proteinak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Proteinak dira organismo bizidun gehienen elementu estruktural nagusiak dira. Animalietan, ezinbestekoak dira behar bezala hazteko eta, hazteari utzitakoan, biziari behar bezala eusteko. Proteinen garrantzi estrukturalaz gain, nabarmentzekoa da haietako batzuen garrantzi metaboliko handia, hala nola entzimena, hormonena eta immunoglobulinena.


Elikaduraren ikuspuntutik, karbohidratoekin eta lipidoekin batera, proteinak makronutrienteak dira. Proteinak elikagai askotan daude, baina zenbait elikagai (haragia eta arraina, besteak beste) nabarmen aberatsak dira proteinatan, eta, hain zuzen horregatik, "elikagai proteiko" gisa sailkatzen edo multzokatzen dira elikaduran. Animalia-jatorriko proteinen iturriak dira arrautzak eta esnekiak ere. Landare-jatorriko iturrien artean, aipatzekoak dira lekaleak, zerealak eta fruitu lehorrak.


Erreferentziak


Rodríguez VM eta Vicente MS, 2008. Proteínas. "Bases de la alimentación humana”; V.M. Rodríguez eta E. Simón koordinatzaileak, Netbiblo argitaletxea, A Coruña (Espainia).

Mataix J eta Sánchez de Medina F, 2009. Proteínas. "Nutrición y alimentación humana. I alea Nutrientes y alimentos" 2en edizioa. J. Mataix argitaratzailea. Ergon argitaletxea, Madril (Espaina).