Pertzentil-taulak
Jump to navigation
Jump to search
Zenbait indize antropometrikok haurtzaroan eta nerabezaroan adinaren eta sexuaren arabera duten bilakaera erakusten duten irudi grafikoak (pisua, luzera, buru-perimetroa, gorputz-masaren indizea eta abar). Haurraren edo nerabearen hazkunde-etapa osoan (jaiotzatik 18 urte bete bitartean) hazkundearen jarraipena egiteko eta hein estandar batekin konparatzeko erabiltzen dira.
Grafiko bakoitzak hainbat kurba (pertzentilak) ditu, honela ordenatuta: 3 pertzentila (P3), P10, P25, P50, P75, P90 eta P97.
Pisuaren 50 pertzentilak, esate baterako, adierazten du adin eta sexu horretako haurren % 50ek balio horretatik gorako pisua duela eta haurren % 50 ez dela pisu horretara iristen.
Erreferentzia