Oligosakaridoak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Hiru-bederatzi monosakarido (berdinak edo desberdinak) lotura O-glukosidikoen bidez elkarri lotuta eratzen diren karbohidratoak. Karbohidratoen talde honetakoak dira maltotriosa eta errafinosa (hiru monosakaridoz osatuak), estakiosa eta akarbosa (lau monosakarido), eta berbaskosa (bost monosakarido).

Oro har, lekaleetan eta beste barazki batzuetan aurkitzen dira. Badira 5-10 unitatez osatutako oligosakaridoak ere, hala nola maltodestrinak, glukosa-oligomeroak; almidoiaren hidrolisi partzialaren emaitza dira.


Erreferentziak


Rodríguez VM, Simon E (2008). Bases de la Alimentación Humana. Ed Netbiblo

Gil A (2010). Tratado de Nutrición: Bases Fisiológicas y bioquímicas de la nutrición. Ed Médica Panamaericana.