Oliba-olioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Oliba-olioaren ezaugarriak dira azido oleikoz oso aberatsa izatea eta gantz-azido poliasegabeen kantitate txikia izatea, linoleikoena batez ere (gantz-azido esentziala); gantz-azido aseen tasa ez da oso handia (palmitikoa eta estearikoa). Beste osagai batzuk baditu, proportzio txikian izanagatik garrantzia dutenak ahalmen antioxidatzailea dutelako, hala nola tokoferolak (E bitamina), karotenoak (A bitaminaren aitzindaria), konposatu fenolikoak eta hidrokarburoak (eskualenoa).


Baditu, halaber, konposizioan beste konposatu batzuk garrantzitsuak izan daitezkeenak, organismoan funtzio onuragarriak izan baititzakete, hala nola alkohol terpenikoak (zikloarterola) eta esterolak (β-sitoesterola). Azken horrek beste olio batzuetatik bereizten du, eta kolesterolaren xurgapena oztopatzen du. Sodio, potasio, kaltzio eta burdin kantitate txikiak ditu. Baditu beste konposatu batzuk zentzumen-ezaugarrietan eragina dutenak, hala nola koloratzaileak (klorofila) eta konposatu aromatikoak (alkoholak, zetonak, eterrak, etab.).


Erreferentziak


Gil Hernández, A. Tratado de Nutrición. Tomo II. Composición y Calidad Nutritiva de los Alimentos. Acción Médica. Sevilla. 2005.

Albisu, M. y Fernández Gil M.P. Aceites y grasas comestibles en Rodríguez Rivera V.M. y Simón Magro E. Bases de la alimentación humana. Editorial Netbiblo. 2008.