Nutrizio-egoera

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Nutrizio-egoera da pertsona baten edo talde baten nutrizioak dakarren osasun- eta ongizate-egoera. Aintzat hartuta bakoitzak bere nutrizio-beharrak dituela eta haiek ase egin behar direla, nutrizio-egoerarik onena lortzen da eskakizun fisiologiko, biokimiko eta metabolikoak behar bezala asetuta daudenean elikagaien bidez nutrienteak hartuta. Hala eskaeraren azpitiko ingestioak nola eskaeraren gainetikoak egiten badira, nutrizio-egoerak malnutrizioa salatuko du epe ertain edo luzean.


Nutrizio-egoera adierazle antropometriko, biokimiko, immunologiko edo klinikoen bidez ebaluatzen da.


Nutrizio-egoera adierazle antropometrikoen bidez (pisua, garaiera, GMIa, gorputz-konposizioa, etab.) ebaluatuta, diagnostika daiteke norbaitek pisu txikia, normala, gehiegizkoa edo obesitatea duen, eta, beraz, behar baino energia gutxiago edo gehiago hartu duen. Adierazle biokimikoak, immunologikoak edo klinikoak erabilita, detekta daiteke zenbait nutrienteren falta, hala nola burdinarena edo bitamina batzuena.


Nutrizio-egoeraren ebaluazioa osatzeko, elikadura-ohiturak edo ohitura dietetikoak aztertzen dira, hala jakin baitaiteke nutrizio-egoeraren kausa zein den, eta elikadura-neurri zuzentzaileak aplikatu.


Erreferentziak


Rodríguez VM, Simon E. Bases de la Alimentación Humana. Ed Netbiblo (2008)