Niloko Sukarra
Jump to navigation
Jump to search
Niloko Sukarra edo Niloko Mendebaleko birusaren gaixotasuna Afrikan, Asiako Mendebalean eta Ekialde Ertainean aurkitzen den flavivirus batek sorrarazten du.
Pertsonak gaixotu egiten dira birusak kutsatutako eltxo batek ziztatzen dituenean, eta eltxoak kutsatu egiten dira birusak infektatutako txoriak ziztatzean.
Niloko Mendebaleko Sukarra gaixotasun arina da gizakiengan, eta sintomak gripearen sintomen antzekoak dira. Oro har, Niloko Mendebaleko Sukarrak egun batzuetan baino ez du irauten, eta ez du osasun-arazorik eragiten epe luzera. Nolanahi ere, noizean behin, kasu larriagoak gertatzen dira eta entzefalitisaren edo meningitisaren sintomak atzematen dira.