Migrazioa

Wikia-Elikatik

Ontziarenak diren konposatuak elikagaiei transferitzean datza.

Ontzi batek edo objektu batek, elikagaiekin kontaktuan egoteko, funtsean, hau gertatu daitekeen kopuruetan ontzitik elikagaira substantziarik ez transferitzea bete behar du:

  • Giza osasunerako arriskuren bat sortu.
  • Elikagaien konposizioaren aldaketa onartezina eragin.
  • Haien ezaugarri organoleptikoetan aldaketa eragin.

Migratu dezaketen substantziak bilgarriarenak izan daitezke: plastikoaren monomeroak eta gehigarriak (egonkortzaile termikoak, tintak, koloratzaileak…), produktuen erreakzioaren edo endekatzearen ondorioz izan, edo zikinkeriak ere izan daitezke.

Elikagaiekin kontaktuan dauden materialen gaineko indarreko legeriak kontrolatu beharreko 2 migrazio-mota ezartzen ditu:

  1. Migrazio globala: guztira ontzitik elikagaira pasatzen dena ikustean datza, transferitzen diren banakako konposatuak aintzat hartu gabe. Legerian material plastikoaren 10 mg/dm²-ko migrazio globaleko muga bat ezartzen da, 60 mg/Kg elikagaiko.
  2. Migrazio espezifikoa: ontzitik datozen eta elikagaira migratzen duten banakako konposatuen kopurua zehazten du. Migrazio espezifikoaren mugak zehaztu beharreko konposatuaren araberakoak dira.