Metabolismoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Metabolismoa da organismoan gertatzen diren erreakzio biokimikoen multzoa. Haiei esker, organismo bizidunak elikatu, hazi eta ugaldu egin daitezke, eta beren egiturak mantendu eta inguruko estimuluei erantzun diezaiekete.

Metabolismoa osatzen duten erreakzio biokimikoak bidezidor metabolikotan antolatzen dira; haietan, substratu bat edo batzuk transformatu egiten dira produktu bat edo batzuk emateko, zenbait entzimak katalizatutako elkarren segidako erreakzio biokimikoen sekuentzia baten bidez (sekuentzia horretan, erreakzio baten produktua hurrengoaren substratua da).

Metabolismoak bi prozesu ditu, bata bestearekin erlazionatuak eta bata bestearen mendekoak: katabolismoa eta anabolismoa. Alde batetik, katabolismoak biltzen ditu degradatzeko eta energia lortzeko prozesuak; hala, substantzia organikoen degradazio oxidatiboaren bidez, lotura kimikoetan dagoen energia askatzen da. Bide katabolikoak dira, adibidez, glukosaren glukolisia eta gantz-azidoen β-oxidazioa. Bestetik, anabolismoan sartzen dira molekulen asimilazio- eta sintesi-prozesuak; beraz, loturak berrosatzeko eta zelula-osagaiak —proteinak eta azido nukleikoak, kasurako— sintetizatzeko erabiltzen du energia.


Erreferentziak


Nelson DL, Cox MM. Lehninger. Principios de Bioquímica. 5ª Ed. Ediciones Omega. 2007, Barcelona.

Rodríguez Rivera VM, Simón Magro E. Bases de la Alimentación Humana. Editorial Netbiblo. 2008, La Coruña.