Osasun publikoaren esparruan garrantzi handia duen bakterio mota bat da. Listeria monocytogenes bakterioa da esanguratsuena.
Elikagaietan, L. monocytogenes bakterioa landare- zein animalia-elikagaietan azal daiteke; batik bat, gutxi ondutako gaztetan (esne gordinez edo pasteurizatuz egindakoak), izozkietan, barazki gordinetan, hegazti-haragian eta arrain fresko eta ketuetan.
Oro har, gastroenteritisa eragiten du (sukar eta guzti), baina ez du bestelako eraginik osasuntsu dauden helduen artean. Haurdun dauden emakumeen, umeen, adineko pertsonen eta immonudeprimituen artean arazo eta konplikazio larriagoak eragin ditzake.
Erreferentziak
Infograma Kontsumitzailea - Listeria - ELIKA
Kontsumitzailea - Hardunaldia eta Listeriosia - ELIKA