Lipogenesia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Lipogenesia bidezidor metaboliko anaboliko bat da, zeinaren bidez sintetizatzen baitira gantz-azidoak energia-gastua eginez; molekula horiek, gero, glizerolarekin bat egin, eta triglizeridoak sortzen dituzte. Bide hori gantz-ehunean eta gibelean gertatzen da, eta haren helburua da energia modu eraginkorrean biltegiratzea glukosa (edo proteina) gehiegi dagoenean, glukogeno-erreserbak beteta daudenean.

Azpimarratzekoa da gantz-azido linoleikoa eta linolenikoa esentzialak direla; izan ere, organismoak ezin ditu sintetizatu, eta dietaren bidez lortu behar izaten dira. Gantz-azido arakidonikoa, aldiz, linoleikotik sintetizatzen da; beraz, erlatiboki esentziala da.

Lipogenesia hormonen bidez, dietaren bidez nahiz jarduera fisikoaren bidez erregulatzen da.


Erreferentziak


Nelson DL, Cox MM. Lehninger. Principios de Bioquímica. 5ª Ed. Ediciones Omega. 2007, Barcelona.