Lekalea edo egoskaria

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Espainiako Elikagaien Kodearen arabera, lekaleak dira «herrialdean erabili ohi diren leguminosoen familiako landareen zorroetatik bereizitako hazi lehor, garbi eta osasuntsuak, elikatzeko egokiak direnak».

Leguminosoak (Leguminosae) Rosidae azpiklasekoak eta Fabales ordenakoak dira. FAOk (Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundea) bi hazi leguminoso mota bereizten ditu: lekaleak, gantz gutxikoak (dilistak, txitxirioak, babarrunak eta abar); eta gantz askoko haziak, soja tartean. Dena dela, fresko daudela merkaturatzen diren leguminosoak, hala nola ilar ez-lehortuak eta lekak, barazki gisa sailkatzen ditu Espainiako legeriak.


Giza elikaduran gehien kontsumitzen diren lekaleak hauek dira: babarruna, dilista, txitxirioa, ilarra, baba, soja, lupinua, kakahuetea, aixkola eta algarroboa. Lekale guztien ezaugarria da karbohidrato etaproteina asko izatea, eta lipido gutxi, sojak eta kakahueteak salbu. Gainera, aberatsak dira zuntz dietetikotan, mineraletan (kaltzioa, magnesioa, burdina, potasioa, fosforoa, kobrea eta zinka), bitamina hidrodisolbagarritan (bereziki, B konplexukoak; zehazki, B1, B2, B3 eta B6 eta askotariko konposatu fenolikotan (osagai bioaktiboak, ahalmen antioxidatzailea dutelako). Espainiako herritarrentzako elikadura-gidek gomendatzen dute lekale-kontsumoa astean 2-4 erraziokoa izatea.


Erreferentziak


Rodríguez Rivera VM, Simón Magro E. Bases de la Alimentación Humana. Editorial Netbiblo. 2008, La Coruña.