Leishmaniosia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Leishmaniosia gaixotasun zoonotikoa da, Leishmania protozoo parasitoak eragiten duena. Eltxo-espezie jakin batek (flebotomoak) ziztatzerakoan transmititzen da. Txakurrak dira gaixotasunaren gordailu nagusia. Europan, gaixotasun endemikoa da Mediterraneo arroko herrialde gehienetan.

Giza leishmaniosia klinikoki modu batera baino gehiagotara ager daiteke (kutaneoa, muko-kutaneoa eta erraietakoa). Sintomak anitzak dira: sintomarik gabeko forma edo azaleko negal leunetatik hasita, arazo larrietaraino. Hilkortasun-tasa handiko gaixotasuna izan daiteke. Europan oso kasu gutxi antzeman dira gizakiengan, baina egoera bestelakoa da herrialde garatuetan, horietan osasun publikoko arazo larria baita.