Laktasa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Enterozitoen horman edo "eskuila-ertzean" dagoen entzima bat da; hau da, heste-paretan ainguratuta dago, eta laktosa osatzen duten azukreen —glukosaren eta galaktosaren— lotura eteteko balio du.


Mikroorganismo batzuek laktasa sortzen dute, eta esnekiak egiteko erabiltzen da. Hesteetako bakterio batzuek ere, hala nola Lactobacillus generokoek, laktasa ekoizten dute, zeinak laktosa azido laktikora eraldatzen baitu.


Laktasa-eskasia aski ohikoa da, batez ere etnia batzuetan, hala nola asiatikoan edo afroamerikarrean, eta beherako urtsuaren sintomak ematen ditu laktosaren efektu osmotikoagatik, ez baita digeritzen hestean, ezta, beraz, xurgatzen ere.


Sortzetik heste-mukosan laktasarik ez izateari alaktasia deritzo; ez da alterazio ohikoa, eta bizitzaren lehen asteetan agertu ohi da. Laktasa-eskasia primarioari hipolaktasia deritzo, eta entzima horren maila baxua adierazten du. Alterazio hori ohikoa da zenbait etniatan eta populazio helduan: hesteetako laktasa-jardueraren % 10-15 besterik ez dute.