Kortikosteroideak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Kortikosteroideak esteroideen taldeko hormonak dira, guruin suprarrenalen azalak modu naturalean sortzen dituenak. Halaber, kortikosteroideak modu artifizialean ere sintetizatu daitezke.

Kortikosteroideek erregulatu egiten dute hantura, sistema immunitarioa, karbono-hidratoen metabolismoa, proteinen katabolismoa, maila elektrolitikoa plasman eta estresaren aurreko erantzuna. Oro har, substantzia horiek aplikazio terapeutikoa dute. Horretarako, medikuek edo albaitariek agindu behar dituzte.

Arrisku Kimikoak – Kortikoak - ELIKA