Klenbuterola

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Klenbuterola beta-agonisten taldeko sendagaietako bat da, eta gizakietan zein animalietan erabiltzen da Klenbuterola gizakietan erabil daiteke arnas aparatuaren gaixotasunei aurre egiteko, eragin bronkodilatadorea baitu. Animalietan ere erabil daiteke, betiere albaitariaren kontrolpean, giza kontsumorako ez diren zaldien arnas aparatuko gaixotasunetarako, eta behietan eta zaldietan umetokiko uzkurduren inhibitzaile gisa.

Animaliak elikatzeko Klenbuterola modu jarraian eta dosi altuetan emanez gero, substantzia hori metatu egiten da, batez ere, gibelean; eta neurri txikiagoan giharretan. Gizakietan intoxikazioa gerta daiteke, Klenbuterolak kutsatutako animalia ehun horiek (gibela, batez ere) kontsumituz gero.

Kontsumitzailea – Klenbuterola - ELIKA