Kaltzioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Organismoko mikronutrienterik ugariena da; nagusiki, hezur-ehunean eta hortzetan dago. Haren funtzio nagusia egiturazkoa da, baina parte hartzen du, halaber, nerbio-bulkadan, bihotzaren funtzionamendu egokian, muskulu eskeletikoaren tonua mantentzen eta muskulatura lisoaren uzkurtzean. Gainera, koagulazio-prozesuetan parte hartzen du, eta kofaktore gisa jarduten du erreakzio entzimatiko askotan.


Eguneko gomendioak ezberdinak dira adinaren arabera; 800 mg ingurukoa da haurretan, eta 1.300 mg-raino iristen da nerabezaroan. Helduaroan, egunean 1.000 mg hartzea gomendatzen da, eta 600 eta 700 mg gehiago, hurrenez hurren, haurdunaldian eta edoskitzaroan.


Erreferentziak


Rodríguez Rivera VM, Simón Magro E. Bases de la Alimentación Humana. Editorial Netbiblo. 2008, La Coruña.