Intsulina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Pankreako beta zelulek jariatzen duten hormona bat da, eta zeregin garrantzitsua du odoleko glukosa-maila erregulatzeko.


Hormona anaboliko nagusia da; izan ere, odoletik gehiegizko glukosa aterarazi eta glukogeno bihurtzen du gibelean eta muskuluetan. Horretaz gainera, gantz-ehunari glukosa harrarazten dio, triglizerido bihurtzeko. Estresaren hormona deritzenak (glukagona, adrenalina, kortisola eta hazkundearen hormona) intsulinaren antagonistak dira.


Intsulinaren eragin farmakologiko nagusia da glukogenolisi hepatikoa eta haren ondorengo hipogluzemia eragoztea.


Haren eskasiak (absolutua edo erlatiboa) hipergluzemia eragiten du (ikus diabetes mellitus). Intsulina sortzeko ezintasuna dutenentzat, giza intsulinak erabiltzen dira, ingeniaritza genetiko bidez ekoitziak. Intsulina motaren arabera, haren eragina berehalakoa, epe ertainekoa edo epe luzekoa da. Mota horiek nahasi egin daitezke, eragin-epea beharren arabera aldatzeko.


Erreferentziak


Lehninger, Albert L. (2009). Principios de Bioquímica: Lehninger. Ed Omega Espanha.

Guyton y Hall. Tratado de fisiología médica (2011). Ed Elsevier.