Histamina da elikagai batzuen okelean, batik bat arrainen haragian, bakteriek sortzen duten osagaia. Konposatu hori amina biogenoen taldekoa da.
Histaminen agerrera lotuta dago arrainaren kontserbazio txarrarekin (tenperatura altua jasatea denbora-tarte luzeetan).
Era honetako amina asko daukaten elikagaiak jateak intoxikazio arina agertzea dakar, honako hauek eragin ditzakeena: arterien hipotentsioa, aurpegiko gorritasuna, eta edema, hazkura, buruko mina eta, batzuetan, beherakoa.
Histamina sortzea ekiditeko, nazio-mailako nahiz Europako legegintzak ezartzen du derrigorrezkoa dela arrantza-produktuak 0ºC inguruan mantentzea elikakate guztian zehar.
Erreferentziak