Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoak

Wikia-Elikatik

Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoek (HAPak) konposatu organikoko talde zabala osatzen dute. Konposatuok sortzen dira materia organikoen (ikatza, petrolioa eta erregaia, hondakinak eta bestelako substantzia organikoak, besteak beste, tabakoa eta okela zein arrain ketua eta errea) osatu gabeko errekuntzaren edo pirolisiaren ondorioz, bai eta industria-prozesu askotan ere.

Gizakiengan, esposizio-bide nagusia HAPz kutsatutako jakiak kontsumitzea da ( % 97).

Konposatu hauek genotoxikotzat eta minbizi-sortzailetzat jo behar ditugu gizakientzat, eta, ondorioz, kutsatzaile kimikoen lehentasunezko taldea osatzen dute; izan ere, osasunean kontrako ondorioak eragin ditzake epe luzerako.

Erreferentziak


Infograma Kontsumitzailea - Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoak - ELIKA

Arrisku Kimikoak - Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoak - ELIKA

Kontsumitzailea - Benzopirenoak Elikagaietan - ELIKA