H5N1

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

H5N1 hegazti-gripearen edo hegazti-influentzaren oso zepa patogenoa da. Sintomak gripe arruntarenak bezalakoak izan daitezke pertsonengan: sukarra, eztula, eztarriko mina eta abar. Alabaina, kasurik larrienetan pneumonia eta arnasketa-aparatuko arazoak sor daitezke, bai eta, inoiz, heriotza ere.

Pertsona eta animaliengan H5N1 hegazti-influentzaren anduia aurkitu denean, kasuak bereziki zaindu dituzte nazioarteko osasun-autoritateek; izan ere, OMEren (Osasunaren Mundu Erakundea) kezka zen anduia horiek ez ote ziren izango mundu-mailako epidemiaren sorburu.