Gordailua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Biologia eta epidemiologian, gordailua izaki bizidunen populazioa da, gaixotasun jakin baten agente eragilea kronikoki hartzen duena.

Gordailu naturala, hortaz, gaixotasun bat eragiten duen patogeno baten epe luzerako ostalaria da. Sarritan ostalariak ez du gaixotasuna jasaten edo ez du sintomarik azaltzen.

Esate baterako, akainak Babesia generoko protozooen gordailu naturalak dira: protozoo horiek parasitoak dira, eta gaixotasun infekziosoak eragin ditzakete pertsona eta animalien artean.