Glukosa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Glukosa naturako konposatu ugarienetako bat da. Karbohidrato bat da, monosakarido bat zehazki, karbohidrato konplexuen —hala nola almidoiaren eta glukogenoaren— hidrolisi-produktu nagusia.


Izaki bizidunen energia-iturri nagusia da, 4 kcal/g-ko balio energetikoa baitu. Giza organismoan, oso azkar xurgatzen da. Aske barreiatzen da odolean, eta zelula guztiek erabiltzen dute energia-iturri gisa; ehun batzuek, gainera, modu esklusiboan (glukosaren mendeko ehunak, hala nola eritrozitoak, erretina, giltzurrun-muina eta garuna). Elkarren segidako hiru bidezidor metabolikoren bidez (glukolisia, Krebsen zikloa eta elektroiak garraiatzeko kateari lotutako fosforilazio oxidatiboa) katabolizatzen da, oro har oxigenoa dagoenean, eta, ondorioz, 38 ATP molekula sortzen dira (36 muskuluan). Gizakietan, glukogeno gisa metatzen da, gibelean eta muskulu-ehunean.


Elikagaietan, glukosa-iturrietako batzuk eztia eta fruta (mahatsa) dira. Glukosa dietako disakarido gehienen eta polisakarido garrantzitsuenen osagaia da. Ehunetan erabiltzen den glukosaren iturri nagusiak hauek dira: dietako almidoia, sakarosa eta laktosa, gibeleko eta muskuluko metaketak, eta gibeleko edo giltzurrunetako biosintesia.


Erreferentzia


Nelson DL, Cox MM. Lehninger. Principios de Bioquímica. 5ª Ed. Ediciones Omega. 2007, Barcelona.

Rodríguez Rivera VM, Simón Magro E. Bases de la Alimentación Humana. Editorial Netbiblo. 2008, La Coruña.