Gantz-azidoak
Jump to navigation
Jump to search
Gantz-azidoak lipidoen oinarrizko osagai estrukturalak dira. Gantz-azidoen molekulen arteko diferentzia estrukturalak karbono atomoen kopuru totalak, lotura bikoitzak izateak edo ez izateak (asegabetasuna) eta lotura bikoitzon konfigurazioak (cis edo trans motakoak) taxutzen dituzte.
Lotura bikoitzak badiren ala ez diren eta, halakorik izanez gero zenbat diren kontuan izanik, honela sailkatzen dira gantz-azidoak:
- Aseak: lotura bikoitzik gabeak. Adibidez azido estearikoa: kakao gurinean, txerri gurinean, behi gantzan.
- Monoasegabeak: lotura bikoitz bakarra dutenak. Adibidez azido oleikoa:oliba olioan, hazi olioetan, kakao gurinean, animalia gantzan.
- Poliasegabeak: lotura bikoitz bat baino gehiago dituztenak. Adibidez azido linoleikoa: hazi olioetan.
Erreferentziak
Barrón LJR. 2008. Lípidos en Bases de la Alimentación Humana. (Coord., V.M. Rodríguez, E. Simón). Ed. Netbiblo S.L., La Coruña, España, pp. 197-209.