Furanoak

Wikia-Elikatik
Admin (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 08:57, 1 ekaina 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

Furanoak, Dioxinak bezala, konposatu organiko toxikoak dira eta kartzinogenoak izan daitezke. Substantzia horiek luze irauten dute ingurumenean eta oso disolbagarriak dira koipeetan; beraz, biometatu egiten dira animalien eta pertsonen gantz-ehunetan.

Asko dira furanoen ekoizpen-iturriak:

  • Industria-prozesuak: produktu kloratuak (PCBak, plagizida batzuk…) sintetizatzea, mamia eta klorodun paper-orea zuritzea eta abar.
  • Tenperatura-prozesuak: hondakinak erretzea (hirietako eta ospitaleetako hondakinak, hondakin bereziak), burdina sintetizatzea, zinka berreskuratzea, trafikoa…
  • Beste iturri batzuk: prozesu geologiko naturalak (sumendiak, buztinak…).
  • Lurzoru kutsatuak, araztegietako lokatza, sedimentuak…


Erreferentziak


Infograma Kontsumitzailea - Dioxinak, Furanoak eta PCBak - ELIKA

Kontsumitzailea - Dioxinak - ELIKA

Arrisku kimikoak - Dioxinak, Furanoak eta PCBak - ELIKA