Fungizidak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Onddoak ezabatzeko erabiltzen diren substantziak dira. Industrian, nekazaritzan, etxeetan eta lorategietan erabiltzen dira, besteak beste, honako helburu hauetarako: garau-haziak babesteko biltegiratzean, garraiatzean eta ernamuintzean; uzta helduak, hazitegiak, loreak eta baso-belarrak babesteko biltegiratzean eta garraiatzean; eta margotutako eremuak erasotzen dituzten lizunak ezabatzeko. Landare-ekoizpenean erabiltzen diren konposatu-mota horiek fitosanitarioen taldekoak dira.