Frutak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Fruta deitzen zaie behar bezainbat heldu diren eta gizakiek jateko modukoak diren landare landatuen edo basatien fruituei, haziei eta landareen / lore-organoen parte mamitsuei. Zentzumenei dagokienez, zapore gozo-garratza dute, aroma atsegin eta bizia.


Fruta fresko gisa kontsumitzen dira gehiena (laranjak, sagarrak, udareak, meloiak…), baina batzuei tratamendu bat aplikatzen zaie, hala nola ura kentzea, eta horrela lortzen dira fruta idortuak edo deshidratatuak (mahaspasak, mertxika idortuak…). Haien urak ere lor daitezke, eta zuku edo nektar gisa aurkeztu. Batzuetan, egosi egiten dira (konpotak, marmeladak, jeleak...).


Ikuspuntu nutrizionaletik, ez dute kaloria askorik, osagai ugariena ura baitute (% 70-90). Karbohidrato asko dute (% 6-20), eta azukre-ekarpen handia egiten dute: zenbat eta helduagoa fruta, orduan eta azukre gehiago. Garrantzitsuak dira dietan, zuntza (% 2-7) eta bitaminak dituztelako (bereziki, C bitamina, eta gorri-horiek, A bitamina). Mineral nagusia potasioa da. Dena dela, ez dute proteina eta lipido askorik.


Erreferentziak


Etaio, I. y Rodríguez Rivera. V.M. Frutas, verduras y hortalizas en Rodríguez Rivera V.M. y Simón Magro E. Bases de la alimentación humana. Editorial Netbiblo. 2008.

Murdock, D.H. Encyclopedia of foods: A guide to healthy nutrition. Editorial Academic Press. San Diego. 2002.