Fruitu lehorrak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Fruitu lehorrak ere frutak dira, baina landare-jatorriko elikagai hauen ezaugarri bereizgarria da ura konposizio naturalaren % 50 baino gutxiago izatea eta oskol gogor babesgarri bat izatea. Ezagunenak gaztainak, arbendolak, intxaurrak, hurrak, ekilore-haziak (pipitak), kalabaza-haziak, kakahueteak, pinaziak, pistatxoak eta anakardoak dira.


Ikuspuntu nutrizionaletik, elikagai oso energetikoak dira, lipidotan aberatsak direlako eta gantz-azido monoasegabe eta poliasegabe asko dutelako (oleikoa, linoleikoa eta omega-3 gantz-azidoak); bereziki, arbendolak, intxaurrak eta hurrak. Proteina-edukia ere handia da (% 25 ere izan daiteke).


Konposizioaren % 10-15 karbohidratoak dira; bereziki, almidoia. Gaztaina salbuespena da fruitu lehorren konposizioari dagokionez; izan ere, almidoi asko du, eta lipido eta proteina gutxi, eta, hortaz, gainerakoek baino kaloria gutxiago du. Zuntzaren, mineralen (potasioa, kaltzioa) eta bitaminen (E bitamina nabarmentzen da) iturri onak dira guztiak.


Erreferentziak


Murdock, D.H. Encyclopedia of foods: A guide to healthy nutrition. Editorial Academic Press. San Diego. 2002.