Fitosanitarioa

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Autore askok nekazaritzako plagizidaren definizio hau erabiltzen dute “uztak erasotzen dituzten animalia- edo landare-parasitoen aurkako edozein produktu kimiko”.

Nolanahi ere, bada OMEk emandako beste definizio osatuago bat: “Kaltegarriak diren landareen zein animalien espezieak prebenitzeko eta kontrolatzeko erabiltzen den edozein substantzia kimiko edo horien nahasketa, bai eta landareen hazkuntza kontrolatzeko edo hostoak galarazteko edo lehortzeko gai diren substantziak edo substantzien nahasketa ere”.

Europar Batasunaren arabera, plagizida-hondakinak produktu fitosanitarioetan erabiltzen diren hondakinak dira, substantzia aktiboak, metabolitoak eta degradazio-produktuak edo substantzia aktiboetako erreakzio-produktuak barne.

Plagizidak eragiten duten ekintza-motaren eta euren helburuaren arabera sailkatzen dira:

  • Intsektizidak, intsektuei aurre egiteko (landare-zorriak, minatzaileak, zulatzaileak, kukurutxak...)
  • Akarizidak, armiarma gorriari, akaroei eta abarrei aurre egiteko.
  • Nematizidak, nematodoei aurre egiteko.
  • Moluskuzidak, karakolei eta bareei aurre egiteko.
  • Errodentizidak, arratoiei, saguei eta satorrei aurre egiteko.
  • Fungizidak edo antriziptogamikoak, uztetan gaixotasunak eragiten dituzten onddo-parasitoei aurre egiteko (gorrina, pikartadura, oidiuma, ugerrak, etab.).
  • Nekazaritza-erabilerarako antibiotikoak, uzta guztietako bakteriosiei aurre egiteko.
  • Lurzoruko desinfektatzaileak, uztarako lurzoruetan dauden nematodoei, intsektuei, onddo patogenoei eta belar gaiztoei aurre egiteko.
  • Herbizidak, belar gaiztoei aurre egiteko, bai era orokorrean, bai banan-banan (uzta ez du kaltetzen, baina belar arrotz guztiak edo ia guztiak hondatu egiten ditu).
  • Uxagarriak, kaltegarriak diren intsektuak urrundu egiten dituzte.
  • Erakargarriak, aurrekoak ez bezala amu pozoitsurantz hurbilarazten dituzte intsektuak.
  • Esterilizatzaileak, intsektuen arrautzak eta errunaldiak antzutu egiten dituzte, edo sexu-mekanismoa guztiz inhibitzen dute.
  • Bakteria patogenoak, intsektuen artean gaixotasun larriak eragiten dituzte (izurrien modukoak).

Web orri ofiziala – Fitosanitarioak – DGSANCO

Arrisku kimikoak – Hondakin fitosanitarioak – ELIKA

Erregistro Fitosanitarioak – MARM

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago